jueves, 2 de mayo de 2019
NARRATIBAREN AURKEZPENA
Kaixo lagunok!
Gaur narratiben aurkezpenak izan ditugu. Egia esan, nahiko pozik gelditu gara gure narratiba erakustean, nahiz eta aurkezpenean oso orduri jarri naizen, baina orokorrean ondo atera dela uste dugu.
Nire blogari amaiera emateko, lauhilabeteko lanik garrantzitsuena uzten dizuet. Ikusi dezakezuten bezala bi bideo daude, bata bestea bainon kalitate hobea dauka, baina batean zeinu hizkuntzalari bat agertzen da eta bestean ni.
Gure bideoa, zoritxarrez, kalitate gutxi izan arren, aurkezpenean jartzea erabaki genuen guk egindako lanari garrantzia eman nahi geniolako eta agerian utzi nahi genuen hartutako lan guztia.
Espero dut nire blogeko postak baliagarriak izatea eta laister arte...
Zoriontsu izan!
lunes, 29 de abril de 2019
HAUSNARKETA OROKORRA
Kaixo lagunok!
Lauhilekoa bukatzear dago eta ikasi dudan guztiari buruz hausnarketa
egiteko unea da. Dudarik gabe aniztasuna hitza zer den argi eta garbi edukitzea
ezinbestekoa zen eta honen inguruan hainbat hitz burura etorri zitzaizkidan:
enpatia, inklusioa, kulturartekotasuna eta errespetua.
Hilabete hauetan hainbat hitzaldi eta ekitaldietara joan naiz eta lehenik
eta behin, haietan ikusi eta ikasitakoa aipatuko dizuet.
Lehenengo hitzaldia Tabakaleran izan zen. Ikasitako lehenengo gauza,
ikasteko era erbezdinak zeudela izan zen. Ez da erraza haur bati aniztasuna
kontzeptu bezala azaltzea, baina ikusitako argazki eta artearen bidez, ideia
asko bururatu zitzaizkidan hau aurrera eramateko. Gogoratzen dut argazki
sekuentzia bat, non ikusten zen haur bat nola eboluzionatzen zuen janzteko
momentuan. Egunero argazkiak ateratzen bazoaz eta hauek gero, koadro edo
horrelako gauza batean jartzen badituzu, garapena argi eta garbi ikus daiteke.
Ondoren, L’intrus erakusketa ikusi baino lehen, ariketatxo bat egin genuen.
Hemen, nire gelakideekin gauza asko konpartitzen nituela konturatu nintzen.
Jarduera bukatzean, artearekin erlazionatutako esposizio batera sartu ginen,
koadro, bideo eta eskultura ezberdinak zeuden, baina dudarik gabe atentzio
gehiena sortu zidana, emakume hildak agertzen ziren koadroak izan ziren.
Oraindik ez dakit nola azaldu zer sentitu nuen…
Bigarren hitzaldia, tailerra hobe esanda, Calcuta Ondokoa izan zen. Goiza
astean, bi talde egin ziren eta dinamika ezberdinak egin genituen. Dinamika honetan,
amankomunean zenbat gauza genituen ikusteko balio izan zidan. Hau egin ondoren,
beste talde batzuk sortu zituzten eta hauetan egonda, bideo bat jarri ziguten.
Nire kasuan, generoarekin lotutako bideoa ikusi genuen. Argi ikusi genuen zer
nolako ezberdintasunak egiten dituen gizarteak mutila eta neskaren artean, bai
koloreekin, bai diruarekin eta bai bakoitzak daukan paperarekin. Taldean
bakoitzak zeukan iritziak esan zituen eta egia esanda, ez ziren hain
ezberdinak. Azken finean eta konklusio bezala atera nuen, nire taldekideekin
gauza asko partekatzen nituela, asko gustatu zitzaidan tailer honetan parte
hartzea.
Hirugarrena, bi egun eraman zigun. Lehenengo egunean, hitzaldia izan
genuen, UNRWA-ko partaideekin. Txarlak jende ezberdinak ematen zituzten eta
naiz eta goiza bukatzean informazio pila izan eta pixkat saturatuta egon, esan
beharra daukat gauza oso baliagarriak esan zituztela eta ez bakarrik nire
ikasketetan erabiltzeko, nire egunerokotasunean ere bai. Inklusioaren garrantzi
eta denon artean lan egitearen beharra argi gelditu zitzaidan. Bigarren eguna,
dinamikoagoa izan zen. Tailer ezberdinak egiteko aukera izan genituen: ipuin
tailerra, komiki tailerra eta antzerki tailerra. Ni azken hau aukeratu nuen.
Egia esanda, ez dakit zergatik aukeratu nuen pertsona oso lotsatia baitnaiz.
Baina oso ondo pasa nuela esan beharra daukat. Honekin, asko ikasi nuen, ez
bakarrik nire lotsa galtzen, gorputzarekin istorio bat kontatzen ere ikasi
nuen. Sentitzen nuena hitzik gabe espresatzeko gaitasuna daukadala konturatu
nintzela esan dezaket. Asko lagundu ninduten nire gelakideen jarrera eta Alexen
portaera. Uste nuena baino baliagarriagoa izan zen UNRWAko tailerra.
Laugarren hitzaldia, Pausoka elkarteko kideena izan zen. Maiteder deitzen
zen hitzaldiaren zuzendaria. Emakume honek, Aimar deitzen den seme bat dauka.
Txiki honek, garun paralisia dauka eta bere istorioa eta bizitza kontatu zigun.
Egia esanda, sentimendu ezberdinak izan nituen hitzaldi honetatik
ateratzerakoan. Alde batetik, tristura. Triste sentitu nintzen, ez garelako
ohartzen zer nolako mina egin dezakegun esaten eta egiten dugunarekin.
Aniztasunak garela esatearekin ez da nahiko eta oso gaizki pasatzen duten
pertsonak daudela konturatu nintzen. Beste aldetik, poza sentitu nuen.
Zergatik? Maiteder bere semean hitz egitean egiten zuen keinuekin. Keinu horiek
maitasunean pentsatzera eraman ninduten. Oso polita da hau ikustea, nola ez du
inoiz amore eman, nahiz eta egoera oso gogorra izan. Gogoratzen dudanean,
begiak kristalizatu egiten zaizkit, oso polita da bere semea zenbat maitatzen
duen ikustea.
Bostgarren hitzaldia, Gogora erakundearena izan zen. Egia esan, hitzaldia
baino gehiago, bideo informatzaileak deituko nion. Nahiko gogorrak izan ziren
bideoak eta pixkat gaizki pasa nuela esan behar dut. Nire amaren aitona “rojo”
izateagatik hil zuten eta nire amonak nola kontatzen duen etorri zitzaidan burura
eta horregatik ez zitzaidan asko gustatu. Informazio asko jaso nuen eta
interesgarria zela esan beharra daukat baina gaia hau hunkitzen nauenez, ez dut
gustoko.
Seigarren eta azken hitzaldia, Naizen elkarteak eman zigun. Hitzaldi honek,
bi zati izan zituen. Lehenengo zatian, Aingeru Mayorrek ematen zuen. Esan
beharra daukat, beraren hitzaldi batera joan izana nintzela eta esan zuen
guztia ez ninduela harritu. Hala ere, asko gustatu zitzaidan esan zuen guztia,
era oso jasangarri batean kontatzen zituen gauzak eta asko ikasteko aukera
ematen du. Bere hitzak lehenengo aldiz entzuterakoan eta bigarren aldiz
entzuterakoan asko gustatu zitzaizkidan. Bigarren zatian, Luarrek egindako
hitzaldi izan genuen. Hau pixkat gehiago hunkitu ninduen. Nahiz eta bera era
barregarri xamar batean kontatu, bere bizitzan zehar asko sufritu duela ziur
nago eta hori asko hunkitzen nau. Ez dut transexuala den pertsonik ezagutzen, behintzat
pertsonalki eta uste dut, nahitaezkoa dela Luarren bizitza bezala eraman duen
pertsonaren bizipena ezagutzea, enpatia eta errespetua aurrera joan dezan.
Behin hau dena esanda eta esperientzia hauek bizitu ondoren, esan dezaket
aniztasuna zer den argi gelditu zaidala. Argi gelditu zait ezberdintasunaren
barruan, denok berdinak garela. Horrekin bat dator nahitaezkoa dela anitza den
mundu bat sortzea. Lan erraza ez dela badakit, baina borroka egin behar dugu
horrelako gizartea sortzeko. Horretarako nahitaezkoa dela uste dut horrelako
galdera egitea: ez dakizu nolakoa izango den zure semea, zure alaba, zure
biloba… baina badakizu zer nolako bizitza izatea nahi duzun?
Erreflexio moduan uzten dizuet galderatxoa…
Zoriontsu izan!
NAIZEN
Kaixo lagunok!
Apirilak 14an, ostirala, Naizen erakundearen hitzaldia izan genuen magisteritza eraikineko
areto nagusian. Hitzaldia transexualitatearen inguruan izan zen.
Transexualitatearen inguruan interes asko dugula esan beharra dugu. Izan ere, orain dela
urte batzuk arte ia ez zegoen gaiaren inguruko informaziorik, eta askok transexualitatea eta
trabestismoa berdin bezala ulertzen zuten. Horrez gain, gizartean eta komunikabideetan batez
ere, ez zen transexualitatearen inguruan hitz egiten ezta transexualik ikusten telebista edo
aldizkarietan, are gutxiago gaiaz hitz egiten. Eskoletan ere ez ziren LGTBI kolektiboaren
inguruko hitzaldiak ematen. Horrek ezjakintasun handia sortu du gizartean, zorionez, asken
urteotan ikusgarritasun asko bereganatu du kolektiboak.
Hitzaldiari dagokionez, aretora sartzen ginen bitartean, hizlariek musika eta bideoak jarri
zituzten, ondoren, Aingeru Mayor Naizen erakundearen historia eta garapenaren inguruan
hitz egiten hasi zen, izan ere, gaur egun “naizen” dena, lehen Crysalis zen, eta bera, Crysalis
Euskadiren sortzaileetako bat izan zen. Aingeruk, hasieran, transexualitatea zer den azaldu
zigun modu orokor batean eta transexual eta transexual ez ziren haur batzuen inguruan hitz
egin zigun, Gadiel izeneko mutilarenak bereziki harritu gintuen, izan ere, ez dira batere
ohikoak gona eta soinekoz janzten diren mutilak.
Gero, bere alabaren inguruan kontatu zigun, aita baten ikuspuntutik seme edo bere kasuan
alaba transexuala izateak suposatzen dituen kezkak, beldurrak, etab. Alaba transexuala zela
jakin aurretik gertatutako zenbait anekdota kontatu zizkigun, eta egia esan, harrigarriak iruditu
zitzaizkigun bere alaba “maskulinoago” bihurtzeko ematen zizkioten aholkuak, batez ere, bere
alabak argi eta garbi espresatzen zuenean bera neska zela eta berak esan bezala, bera ez
zela “guapoa”, “guapa” baizik. Aingeruk esandakotik arreta deitu zigun beste gauza bat, egin
beharreko burokrazia guztia eta mediku eta gobernuaren aldetik jarri ditzaketen trabak, esate
baterako, zazpi urteak bete arte transexualitatea ezin dela “diagnostikatu”.
Segidan, Luar izeneko mutil batek, bere bizitzan zehar bizi izan duena azaldu zigun pertsona
transexual bezala. Berak, txikitatik bere buruarekin nola sentitu zen kontatu zigun eta bere
haurtzaro eta nerabezaroko argazkiak erakutsi zizkigun fisikoki nola aldatu den ikusi ahal
izateko.
Luarrek ere transexual bezala “diagnostikatzeko” pasa behar izan zituen faseak eta prozesuak
azaldu zizkigun eta ikaragarria iruditu zitzaigun. Transexualitatea nahaste bat izango balitz
bezala hartzea eta psikiatra baten diagnosia behar izatea bidegabekoa da, gainera, berak
esan bezala, izena aldatzeko, zure gertukoek bost urtez egon behar dira izen berria erabiltzen
zutaz edo zurekin hitz egiteko garaian eta are okerrago, NANeko generoa aldatzeko, bi urtez
egon beharko litzateke pertsona bat hormonak jasotzen. Horrez gain, esan beharra daukagu,
hormonak hartzen dituztenak asko direla baina azkenean, operatzen direnak, askoz gutxiago.
Horrez gain, bere amari bera mutila zela esatean karta bat idatzi ziola kontatu zigun eta amak
nola erreakzionatu zuen ere esan zigun. Hitzaldiaren zati hau oso gertukoa iruditu zitzaigun
izan ere, gauza oso pertsonalak dira.
Hitzaldiarekin amaitzeko, Luarrek bere ahotsaren eboluzioa erakusten zuen bideoa jarri zigun
eta gauza oso polit bat iruditu zitzaigun bere argazki eta bideoak hain modu naturalean
erakutsi izana, izan ere, pertsona transexual askok, aldaketa edo aldaketaren aurretiko argazki
eta bideoak beste pertsonei erakustea oso zaila egiten zaie. Horrekin batera, Luarrek, aldaketa
aurretik zen pertsonari agur moduan idatzitako karta irakurri zigun era gauza oso pribatu,
pertsonal eta polita dela uste dugu.
Azkenik, eskerrak eman nahi diegu Luar eta Aingeruri beren esperientzia eta bizitakoa modu
hain naturalean kontatzeagatik.
Zoriontsu izan!
viernes, 26 de abril de 2019
CLASES DE TIC
¡Buenos días!
En este post os voy a contar el proceso de todas las clases de TIC. Espero que os guste y que en algún momento os sirva de ayuda.
12 de febrero
En la clase de hoy
nos hemos dividido en dos grupos. Cada grupo tenía un decálogo preparado para
el uso del móvil en clase y después de compartirlo y ponerlo en común, hemos
tenido que elegir los 10 que más nos gustaban y/o nos convencían para asía
hacer un solo decálogo. Después, hemos acabado haciendo entre los dos grupos un
solo decálogo para así crear un solo decálogo para toda la clase.
Al finalizar, Nere
nos ha preguntado que era la competencia digital, la verdad que no ha habido
muchas respuestas acertadas, ya que después nos ha dicho lo que era y ha
quedado claro que no teníamos mucha idea. Para completar la definición de
competencia digital, hemos visto unos videos en los cuales había mucha
información y hemos podido aclarar mejor nuestras ideas.
19 de febrero
En esta clase,
hemos empezado a trabajar sobre la Escuela y TIC. Para este trabajo tenemos que
realizar un informe sobre este tema y para ello, hemos visto un video que se
titula: No me molestes mamá, estoy aprendiendo. En este video se habla de la
importancia que están cogiendo los videojuegos en la vida de nuestros pequeños
y también del peligro que eso conlleva. Después de ver el video, nos hemos
puesto en grupo y hemos empezado a trabajar. En un principio hemos hecho una
lluvia de ideas, pros y contras de las TIC en Educación Infantil para así luego
ya empezar a narrar nuestras ideas.
26 de febrero
En el día de hoy ya
hemos empezado a introducirnos en el trabajo modular del cuatrimestre. Como se
dijo en las primeras clases, tenemos que crear una narrativa digital y para
coger ideas y ver por dónde empezar, hemos visto algunos videos de narrativas
de alumnos de otros años. La verdad que nos ha servido de mucha ayuda y nos
hemos quedado bastante impresionados pensando que al final del cuatrimestre
cada grupo tendrá un trabajo tan bonito como los que hemos visto. Para
finalizar la clase, nos hemos puesto en grupos y hemos empezado a pensar el
tema que podríamos tratar en nuestra narrativa.
11 de marzo
Hoy es lunes y
hemos cambiado de aula. En ella hemos empezado la clase autoevaluándonos en una
prueba sobre lo que hemos aprendido en las clases teóricas. He de decir que no
me ha salido muy bien ya que no he pensado mucho las respuestas y estaba muy
concentrada.
Para seguir con la
clase, nos hemos puesto en tres grupos para conocer diferentes objetos
digitales. Lo ocurrido con estos objetos lo pondré en otro post, ya que me
extenderé bastante.
12 de marzo
Llegó el día de
enseñar nuestra propuesta de las narrativas a los demás grupos. El cuento que
cada grupo había escrito lo hemos puesto en común. He de decir que había
cuentos preciosos y propuestas muy buenas, aunque en el caso de mi grupo no ha
sido así. Hemos querido tocar tantos temas en un solo cuento que cuando lo
hemos contado no se entendía mucho. Pero, ¡no pasa nada!, tenemos tiempo,
empezaremos de cero y encontraremos el tema indicado y nos pondremos a ello.
Para finalizar la
clase, hemos hablado del día que expondremos las narrativas para todo alumnado
y profesorado de la universidad que quiera verlo, hemos hecho una lluvia de
ideas y la verdad que una vez más, han salido cosas muy interesantes.
18 de marzo
En la clase de hoy,
hemos leído nuestra nueva propuesta para la narrativa. Parece que ha gustado
bastante más que la anterior y eso nos ha subido el ánimo. Después hemos
empezado a pensar que queríamos hacer. Las cinco teníamos claro que queríamos
hacer unos dibujos a mano y pintarlos a ordenador. Para ello unas han empezado
a dibujar y otras a buscar programas que fueran gratuitos para poder pintar los
dibujos una vez acabados.
25 de marzo
Hoy no ha sido un
buen día. Nos hemos atascado y estábamos un poco bajas de moral, pero al ver
que no podíamos seguir con nuestra narrativa, pues hemos pensado la
intervención en el aula que vamos a hacer en el colegio de Irún. Después de darle unas vueltas, hemos dado con
la actividad acertada.
1 de abril
En el día de hoy,
no hemos ido a clase ya que hemos ido al colegio Toki-Alai de Irún para poner
en práctica nuestra intervención en el aula. En otro post os cuento un poco más
detallado de todo lo que hemos hecho, lo bueno y lo malo, creo que es
importante hacer autocrítica ya que nos vendrá muy bien en un futuro.
2 de abril
Al llegar hemos
contado a nuestros compañeros como nos fue con la intervención en el aula.
Después, algunas han seguido dibujando las imágenes de las narrativas y otra
han empezado a crear los folletos y las palabras que diremos en las diferentes
clases que iremos para presentar nuestras narrativas el día 8 de mayo.
8 de abril
En la clase de hoy
hemos adelantado bastante. Bueno en realidad, hemos adelantado en casa y cuando
hemos llegado a clase hemos seguido trabajando. Ya tenemos nuestros dibujos de
la narrativa pintados a ordenador. Hemos ido al “areto nagusia” para comprobar
que en una pantalla grande no se difuminaban y/o pixelaban nuestros dibujos y
menos mal que todo ha salido bien. Al volver a clase, Nere nos ha dicho que le
gustan pero que con un par de líneas que pondríamos quedaría mucho mejor. Nos
hemos puesto a ello y, por otra parte, Aroa ha ido a grabar la voz de nuestra
protagonista.
9 de abril
Hoy hemos seguido
con lo que ya estábamos anteriormente, la narrativa. Aroa a seguido grabando
las voces ya que ayer no salió muy bien y las demás hemos escrito el proceso de
la narrativa y otras cositas que nos quedaban por acabar.
15 de abril
Hoy hemos empezado
a montar el vídeo de la narrativa. Nos está quedando bastante bien, se ve reflejado
el trabajo que hemos ido haciendo y lo que nos ha costado.
16 de abril
Hoy es la última
clase de TIC. Hemos estado acabando el marco teórico, repasando y al final lo
hemos finalizado. Hemos ido al “areto nagusia” para ver cómo queda la narrativa
y cuando hemos comprobado que se ve y se oye bien, he de decir que nos hemos
quedado mucho más tranquilas.
En definitiva, he
de decir que he aprendido muchas cosas y que saco muchas cosas positivas de
todas estas clases, creo que serán de gran ayuda en un futuro, espero no muy
lejano…
¡Ser felices!
jueves, 25 de abril de 2019
VIDEO INTERVENCION EN EL AULA
¡Hola amigos!
En el post de hoy os pongo el video que os dije que ibamos a hacer sobre la intervención en el aula de Toki-Alai de Irún. A nosotras nos a gustado mucho como a quedado, ¡Esperamos que a vosotros también!
¡Ser felices!
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
Kaixo lagunok!
“Buda explotó por verguerza” filma ikusteak hausnartzeko aukera eman digu. Gainera, edozein irakasle edota etorkizun batean irakasle izan nahi duen edonori gomendatuko genioke pelikula hau, haurrarekiko duen perspektiba alda diezaiokelako.
Pelikularen protagonistairi, Baktayri, bere bizilagunak alfabetoa dakiela eta istorioak kontatzen
dakiela ikustean, eskolara joateko nahia pizten zaio. Horretarako, gogor borrokatzen du dituen
zailtasunei aurre eginez, esaterako, etxean dituen arrautzak saltzen saiatzen da koaderno eta
boligrafo bat lortzeko.
dakiela ikustean, eskolara joateko nahia pizten zaio. Horretarako, gogor borrokatzen du dituen
zailtasunei aurre eginez, esaterako, etxean dituen arrautzak saltzen saiatzen da koaderno eta
boligrafo bat lortzeko.
Baina Baktayk Afganistaten bizi den neska bat da, eta pelikulan argi ikusten den bezala,
mutilek eskolara joateko eskubidea izan arren, neskek ez dute horrelako aukerarik. Gizarte
matxista honetan, protagonistak mutil askorekin egiten du topo eta guzti hauek trabak besterik
ez dizkiote jartzen eskolarako bidean. Adin bereko mutil talde batekin egiten duenean topo,
esaterako, gerrak haien herrian izandako eragina oso nabarmen islatzen da; talde honek
Baktay harrika hil nahi baitu.
mutilek eskolara joateko eskubidea izan arren, neskek ez dute horrelako aukerarik. Gizarte
matxista honetan, protagonistak mutil askorekin egiten du topo eta guzti hauek trabak besterik
ez dizkiote jartzen eskolarako bidean. Adin bereko mutil talde batekin egiten duenean topo,
esaterako, gerrak haien herrian izandako eragina oso nabarmen islatzen da; talde honek
Baktay harrika hil nahi baitu.
Pelikulak kritika sakona egiten dio haur askok jasaten duten egoerari, nahiz eta haur guztien
eskubidea izan hezkuntza bat jasotzearena, oraindik ere leku askotan ez da hori bermatzen.
Gainera, gehien sufritzen dutenak neskak dira, haiei egokitzen zaien lana zaintzari lotuta
dagoelako.
eskubidea izan hezkuntza bat jasotzearena, oraindik ere leku askotan ez da hori bermatzen.
Gainera, gehien sufritzen dutenak neskak dira, haiei egokitzen zaien lana zaintzari lotuta
dagoelako.
Zoriontsu izan!
lunes, 22 de abril de 2019
DENBORA LANTZEKO ESTRATEGIAK
Kaixo lagunak!
Haurren egozentrismoaren ondorioz, haientzat denbora eta bizitza gauza bera dira, ez dute ulertzen beraiek jaio haurretik eta beraien ondoren beste zerbait existitzen zenik. Haurrentzat denbora ez da etengabeko jarraipen edo segida, ezta erreferentzia objektiboak dituen zerbait ere baizik eta beraiek denbora hori nola sentitu duten.
Sinkretismoa, hau da, elementu desberdinak, bereziki doktrina edo ideia desberdinak, koherentziaz bateratzeko joera, haurretan oso ohikoa da, haurrek ez dituzte denboraren ezaugarri desberdinak ondo bereizten: iragana, oraina, geroa, aldiberekotasuna, iraupena, etab. kontzeptu zailak dira eta nahastuta daude haurraren buruan.
Hori dela eta, haurrek, beren adinaren arabera, denboraren pertzepzioa garatu gabea dute. adibidez, urte bateko haur batek, berehalako iragan eta etorkizuna ulertu dezake bakarrik. Hiru urteko haurrek berriz, iragana, oraina eta etorkizunaren kontzientzia bereganatzen hasiak dira naiz eta oraindik ez ondo bereizi. Ondorioz, iraganean gertatutako guztiari “atzo” esaten dio eta etorkizunean gertatuko den guztiari bihar.
Denboraren oharmen subjektibo eta kulturalaren kontzeptua garatuz doaz bere bizipenekin lotuz edo entzun dituzten ipuin edo kontu zaharren bidez eta beren inguruaren bidez (aiton-amonak, herriko pertsonaiak, monumentuak etab.)
Denboraren pertzepzioa lantzeko modu ugari daude haur hezkuntzan, horien artean, segidak, errutinak eta behaketa oso ohikoak dira.
Haurrek gertaeren segidak bereganatu behar dituzte, gauzak bata bestearen ondoren nola gertatzen diren ulertzen joan eta ordena edo segida jakin batzuen logika barneratuz: adibidez, eguneko gertaerak; ipuinetako marrazkiak; argazkiak etab. ordenaturik jartzen ikasi behar dute. Segida kontzeptua lantzeko ariketa ugari dago: zenbakizko eta objektuen segidak, ipuin kontaketak etab. Gainera, eta denborazko edozein kontzepturen ulermenerako hizkuntza oso tresna garrantzitsua da, hitzez saiatu behar baitute umeek beren bizipenak ordenatzen eta azaltzen (eguneroko hizketaldian, astelehenetako eta oporren ondorengo saioetan...).
Haurrek segiden bidez kronologiaren kontzeptua uler dezaten, ikasgelan landutako ipuin baten argazkiak ordenatu behar izan zituzten bost urteko gelako ikasleek praktikaldiak iraun zuen garaian. Aurretik landutako “Artzain Gezurtia” ipuinaren irudiak ordenatu behar izan zituzten eta ondoren beren istorioan gertatutakoa ahoz azaldu behar zuten. Ez zuen inporta ordena zehazki berdina zen edo ez, garrantzitsuena beraiek sortutako istorioak zentzua edukitzea eta azaltzen jakitea zen.
Segidak lantzeko guk pentsatu dugun jarduera, ikasgelan ohikoa den ipuin bat, ipuin klasikoak adibidez, kontatzea haurrei denboraren inguruko galderak eginez, adibidez, zer gertatu da orain arte? ba al dakizue zer gertatuko den orain? moduko galderak. Hau egin ondoren, haurrek ipuina antzeztu beharko dute, antzezteko moduak edo esan beharrekoari ez zaio garrantzia emango, istorioaren ordenari baizik.
Errutinak berriz, egunero errepikatzen diren ekintzak eta bere testuingurutik kanpo zama pedagogiko handirik ez duten jarduerak dira. Bere testuinguruan berriz, garrantzi pedagogiko handia hartzen dute.
Errutinek, mugarrien eginkizuna betetzen dute denboraren alorrean. Eskola eguna, denbora amaigabea gerta dakioke haurrari (txikiari batez ere), gertaera jakin batzuek (errutinak=mugarriak) denbora horren amaierara iristen ari dela adierazten ez badiote.
Errutinak beti modu berdinean egin behar izateak ziurtasuna ematen diote haurrari. Gainera eguna zatitan banatzeak, jolas-ordua eta bazkalorduaren bidez, iragana gogoratzen eta etorkizuna aurreikusten laguntzen dio. Haurrek jardueren segida barneratzen dute eta gertaeren iraupena barneratzen eta ulertzen laguntzen dute errutinen bidez, gainera, esanahi afektiboa ere badute, denetan ez bada ere, batzuetan truke afektiboa gertatzen da, nolabaiteko hurbiltasun fisikoa
Horrez gain, errutinen artean egutegia lantzea dago. Asteko eguna, hilabeteko eguna, atzo, gaur, lehen, orain, zenbat urtebetetze ditugu hilabete honetan? moduko galderek egunak eta egutegia barneratze laguntzen dute. Eguneko gertaerarik nabarmenena marrazkiz adierazi eta egutegian jarri daitezke, modu honetan denborazko kontzeptuak beren esperientziarekin lotzen dira, momentuan bizi dutenarekin nolabait esateko. Eguneroko errepikapen hauek lagunduko diete haurrei denbora kontzeptua bereganatzen eta barneratzen.
Praktiketan geundela, gelara sartu eta ikasle guztiak agurtzen genituen, arduraduna aukeratzen genuen eta eguna hasteko, arduradunak zein egun zen azaldu behar zuen, horretarako, bere izena, urtaroa, eguna, eguraldi eta tenperatura eta gelan dauden ikasleen kopurua esaten zuen, hori egin ondoren, klasearekin hasi gintezken.
Errutinen inguruko beste jarduera bat erlaxazioa da. Bazkalordutik bueltan, ikasle guztiak lasai daitezen 10 minutuko erlaxazio saioa egin daiteke. Gelara sartu bezain laster, ikasleak gelatik sakabanatu beharko lirateke lurrean buruz gora etzanda. Musika lasaigarria piztu eta ikasleek begiak itxi beharko lukete, eskuak beren sabelean jarriz eta beren arnasa kontrolatuz.
Behaketa ere jarduera oso aproposa da denboraren pertzepzioa barneratzeko. Zenbaitetan haurrak ez dira jabetzen denboraren joanak pertsonengan, objektuetan, landareetan duen eraginaz (nahiz denbora ez izan aldaketa eragiten duen eragile bakarra, adibidez, bizi baldintzek aldarazi dezakete pertsonen itxura). Aldaketaz jabetzeko behaketa nahitaezkoa da: landareak, haurren argazkiak, gurasoenak, sukaldaritzan gertatzen diren aldaketak.
Gure praktikaldian zehar, urtaroak ikasten zeuden eta ondorioz eguraldiak naturan duen aldaketaz. Praktiketan geunden bitartean udazkena zen eta ondorioz, eskolako leihotik ikus genezaken zuhaitzaren eta guk landatutako hazien arteko konparaketa egiten genuen, kanpoan zuhaitzak hostoak galtzen zituen bitartean, astero behatzen genuen tomatea geroz eta gehiago hazten zen.
Behaketaren inguruan, proposatzen dugun beste jarduera, espazio baten aldaketak dira, adibidez, eskolatik gertu dagoen eremu natural batera joan daitezke haurrak astean behin eta eremu horri leku berdinetik argazki bat atera ikasturte osoan zehar. Argazki horiek inprimatu eta ikasgelako paretan itsatsi daitezke modu honetan, espazio horrek ikasturtean zehar jasaten dituen aldaketak haurrentzat begi-bistakoa izango da.
Gure ustez, hemen proposatu ditugun jarduerak oso aproposak dira haur hezkuntzako haurrek denboraren pertzepzioa barneratu ahal izateko, izan ere, errealitatean ondo funtzionatu dezaketela uzte dugu.
Zoriontsu izan!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)