jueves, 25 de abril de 2019

BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA

Kaixo lagunok!

“Buda explotó por verguerza” filma ikusteak hausnartzeko aukera eman digu. Gainera, edozein irakasle edota etorkizun batean irakasle izan nahi duen edonori gomendatuko genioke pelikula hau,  haurrarekiko duen perspektiba alda diezaiokelako.

Pelikularen protagonistairi, Baktayri, bere bizilagunak alfabetoa dakiela eta istorioak kontatzen
dakiela ikustean, eskolara joateko nahia pizten zaio. Horretarako, gogor borrokatzen du dituen
zailtasunei aurre eginez, esaterako, etxean dituen arrautzak saltzen saiatzen da koaderno eta
boligrafo bat lortzeko.

Baina Baktayk Afganistaten bizi den neska bat da, eta pelikulan argi ikusten den bezala,
mutilek eskolara joateko eskubidea izan arren, neskek ez dute horrelako aukerarik. Gizarte
matxista honetan, protagonistak mutil askorekin egiten du topo eta guzti hauek trabak besterik
ez dizkiote jartzen eskolarako bidean. Adin bereko mutil talde batekin egiten duenean topo,
esaterako, gerrak haien herrian izandako eragina oso nabarmen islatzen da; talde honek
Baktay harrika hil nahi baitu.  

Pelikulak kritika sakona egiten dio haur askok jasaten duten egoerari, nahiz eta haur guztien
eskubidea izan hezkuntza bat jasotzearena, oraindik ere leku askotan ez da hori bermatzen.
Gainera, gehien sufritzen dutenak neskak dira, haiei egokitzen zaien lana zaintzari lotuta
dagoelako.

Ver las imágenes de origen

Zoriontsu izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario