Kaixo lagunok!
Lauhilekoa bukatzear dago eta ikasi dudan guztiari buruz hausnarketa
egiteko unea da. Dudarik gabe aniztasuna hitza zer den argi eta garbi edukitzea
ezinbestekoa zen eta honen inguruan hainbat hitz burura etorri zitzaizkidan:
enpatia, inklusioa, kulturartekotasuna eta errespetua.
Hilabete hauetan hainbat hitzaldi eta ekitaldietara joan naiz eta lehenik
eta behin, haietan ikusi eta ikasitakoa aipatuko dizuet.
Lehenengo hitzaldia Tabakaleran izan zen. Ikasitako lehenengo gauza,
ikasteko era erbezdinak zeudela izan zen. Ez da erraza haur bati aniztasuna
kontzeptu bezala azaltzea, baina ikusitako argazki eta artearen bidez, ideia
asko bururatu zitzaizkidan hau aurrera eramateko. Gogoratzen dut argazki
sekuentzia bat, non ikusten zen haur bat nola eboluzionatzen zuen janzteko
momentuan. Egunero argazkiak ateratzen bazoaz eta hauek gero, koadro edo
horrelako gauza batean jartzen badituzu, garapena argi eta garbi ikus daiteke.
Ondoren, L’intrus erakusketa ikusi baino lehen, ariketatxo bat egin genuen.
Hemen, nire gelakideekin gauza asko konpartitzen nituela konturatu nintzen.
Jarduera bukatzean, artearekin erlazionatutako esposizio batera sartu ginen,
koadro, bideo eta eskultura ezberdinak zeuden, baina dudarik gabe atentzio
gehiena sortu zidana, emakume hildak agertzen ziren koadroak izan ziren.
Oraindik ez dakit nola azaldu zer sentitu nuen…
Bigarren hitzaldia, tailerra hobe esanda, Calcuta Ondokoa izan zen. Goiza
astean, bi talde egin ziren eta dinamika ezberdinak egin genituen. Dinamika honetan,
amankomunean zenbat gauza genituen ikusteko balio izan zidan. Hau egin ondoren,
beste talde batzuk sortu zituzten eta hauetan egonda, bideo bat jarri ziguten.
Nire kasuan, generoarekin lotutako bideoa ikusi genuen. Argi ikusi genuen zer
nolako ezberdintasunak egiten dituen gizarteak mutila eta neskaren artean, bai
koloreekin, bai diruarekin eta bai bakoitzak daukan paperarekin. Taldean
bakoitzak zeukan iritziak esan zituen eta egia esanda, ez ziren hain
ezberdinak. Azken finean eta konklusio bezala atera nuen, nire taldekideekin
gauza asko partekatzen nituela, asko gustatu zitzaidan tailer honetan parte
hartzea.
Hirugarrena, bi egun eraman zigun. Lehenengo egunean, hitzaldia izan
genuen, UNRWA-ko partaideekin. Txarlak jende ezberdinak ematen zituzten eta
naiz eta goiza bukatzean informazio pila izan eta pixkat saturatuta egon, esan
beharra daukat gauza oso baliagarriak esan zituztela eta ez bakarrik nire
ikasketetan erabiltzeko, nire egunerokotasunean ere bai. Inklusioaren garrantzi
eta denon artean lan egitearen beharra argi gelditu zitzaidan. Bigarren eguna,
dinamikoagoa izan zen. Tailer ezberdinak egiteko aukera izan genituen: ipuin
tailerra, komiki tailerra eta antzerki tailerra. Ni azken hau aukeratu nuen.
Egia esanda, ez dakit zergatik aukeratu nuen pertsona oso lotsatia baitnaiz.
Baina oso ondo pasa nuela esan beharra daukat. Honekin, asko ikasi nuen, ez
bakarrik nire lotsa galtzen, gorputzarekin istorio bat kontatzen ere ikasi
nuen. Sentitzen nuena hitzik gabe espresatzeko gaitasuna daukadala konturatu
nintzela esan dezaket. Asko lagundu ninduten nire gelakideen jarrera eta Alexen
portaera. Uste nuena baino baliagarriagoa izan zen UNRWAko tailerra.
Laugarren hitzaldia, Pausoka elkarteko kideena izan zen. Maiteder deitzen
zen hitzaldiaren zuzendaria. Emakume honek, Aimar deitzen den seme bat dauka.
Txiki honek, garun paralisia dauka eta bere istorioa eta bizitza kontatu zigun.
Egia esanda, sentimendu ezberdinak izan nituen hitzaldi honetatik
ateratzerakoan. Alde batetik, tristura. Triste sentitu nintzen, ez garelako
ohartzen zer nolako mina egin dezakegun esaten eta egiten dugunarekin.
Aniztasunak garela esatearekin ez da nahiko eta oso gaizki pasatzen duten
pertsonak daudela konturatu nintzen. Beste aldetik, poza sentitu nuen.
Zergatik? Maiteder bere semean hitz egitean egiten zuen keinuekin. Keinu horiek
maitasunean pentsatzera eraman ninduten. Oso polita da hau ikustea, nola ez du
inoiz amore eman, nahiz eta egoera oso gogorra izan. Gogoratzen dudanean,
begiak kristalizatu egiten zaizkit, oso polita da bere semea zenbat maitatzen
duen ikustea.
Bostgarren hitzaldia, Gogora erakundearena izan zen. Egia esan, hitzaldia
baino gehiago, bideo informatzaileak deituko nion. Nahiko gogorrak izan ziren
bideoak eta pixkat gaizki pasa nuela esan behar dut. Nire amaren aitona “rojo”
izateagatik hil zuten eta nire amonak nola kontatzen duen etorri zitzaidan burura
eta horregatik ez zitzaidan asko gustatu. Informazio asko jaso nuen eta
interesgarria zela esan beharra daukat baina gaia hau hunkitzen nauenez, ez dut
gustoko.
Seigarren eta azken hitzaldia, Naizen elkarteak eman zigun. Hitzaldi honek,
bi zati izan zituen. Lehenengo zatian, Aingeru Mayorrek ematen zuen. Esan
beharra daukat, beraren hitzaldi batera joan izana nintzela eta esan zuen
guztia ez ninduela harritu. Hala ere, asko gustatu zitzaidan esan zuen guztia,
era oso jasangarri batean kontatzen zituen gauzak eta asko ikasteko aukera
ematen du. Bere hitzak lehenengo aldiz entzuterakoan eta bigarren aldiz
entzuterakoan asko gustatu zitzaizkidan. Bigarren zatian, Luarrek egindako
hitzaldi izan genuen. Hau pixkat gehiago hunkitu ninduen. Nahiz eta bera era
barregarri xamar batean kontatu, bere bizitzan zehar asko sufritu duela ziur
nago eta hori asko hunkitzen nau. Ez dut transexuala den pertsonik ezagutzen, behintzat
pertsonalki eta uste dut, nahitaezkoa dela Luarren bizitza bezala eraman duen
pertsonaren bizipena ezagutzea, enpatia eta errespetua aurrera joan dezan.
Behin hau dena esanda eta esperientzia hauek bizitu ondoren, esan dezaket
aniztasuna zer den argi gelditu zaidala. Argi gelditu zait ezberdintasunaren
barruan, denok berdinak garela. Horrekin bat dator nahitaezkoa dela anitza den
mundu bat sortzea. Lan erraza ez dela badakit, baina borroka egin behar dugu
horrelako gizartea sortzeko. Horretarako nahitaezkoa dela uste dut horrelako
galdera egitea: ez dakizu nolakoa izango den zure semea, zure alaba, zure
biloba… baina badakizu zer nolako bizitza izatea nahi duzun?
Erreflexio moduan uzten dizuet galderatxoa…
Zoriontsu izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario