Gaurkoan, aniztasunari buruzko ateratako hitz batzuk ipiniko dizkizuet eta ondoren, hitz horiek barneratzean, egindako hausnarketa txiki bat:
- Aberastasuna: ikaskuntza
- Errespetua: tolerantzia
- Enpatia: onarpena
- Inklusioa
- Balioak
- Kulturartekotasuna
- Indibidualtasuna
- Askatasuna
- Bullying
Lehenik eta behin, aniztasuna
hitza entzutean, esan beharra daukat, burura etortzen zaidan lehenengo hitza
enpatia dela. Zure inguruan gertatzen dena eta daudenak ulertzeko, enpatiarik
gabe ezinezkoa izango zen. Bestearen azalean jarri, errespetatu, onartu…
Honekin, nire eskolan bizitako bi
egoera etortzen zaizkit burura. Nahiz eta bietan aniztasun falta izan,
gertatukoaren amaiera guztiz ezberdina izan zen. Lehenengo egoera, arrazakeria
izan zen. LH-n nengoenean gertatu zen, konkretuki 3. edo 4. mailan. Nire
ikastetxera haur berri bat ailegatu zen. Oso jatorra zirudien eta ahalegin asko
egiten zituen besteekin harremantzeko, nahiz eta hizkuntza ez menperatu.
Orokorrean, oso ondo hartu genuen eta taldean ondo egoki tu zen baina, haur bat
bazegoen beti bera iraintzen zuena.
Bigarren egoera, bullying kasu
bat izan zen. Nire gelan txikitatik, talde oso zehatzak zeuden eta urteak
pasata, beste taldeekin partekatzen genuen denbora minimoa zen. Nirea ez zen
talde batean, 3 neska ziren eta bat beti kanpoan gelditzen zen lanak egiteko
unean edo binaka jarri behar ginen bakoitzean. Gauza esporadikoak etortzen
zaizkit burura baina, urteak pasa ahala, konturatzen joan naiz, ez zirela
momentu aislatuak.
Bien arteko berdintasuna: norbait
sufritzen ari zen. Norbait bere etxera joaten zen, hurrengo eguna eskolara ez
zuela joan esanez. Ikusten dudan ezberdintasun bakarra konponbidea da.
Lehenengo kasuan, gurasoak eta irakasleak sartu ziren eta konpondu zen.
Haurrarekin hitz egiten arrastoan sartu zuten. Baina bigarren kasuan, neskatoa,
eskolaz aldatu zen eta nahiz eta nik orain kaletik ikusi eta pozik ikusi, ez
dut uste hori konponbide zuzena izan zenik. Arazoaz alde egitea. Baina ez zen
bere arazoa izan, eskolarena baizik, beste alde batera begiratzen zuela.
Laburbilduz, aniztasunaren
kontzeptua argi izatearekin ez da nahikoa, barneratua izateaz gain, praktikan
beharrezkoa da.
Buelta bat eman, hurrengora arte...
Zoriontsu izan!

No hay comentarios:
Publicar un comentario