Gaurko post-an, pasaden egunetan egindako tailerrei buruz egindako hausnarketatxoa ipintzen dizuet.
Otsailaren 5ean, Haur Hezkuntzako
ikasleak hainbat hitzaldi izan genituen. Egia esanda, aurretik izandako
informazioarekin, beste gauza bati buruz izango zirela uste nuen. Orokorrean,
nahiz eta aurretik beste ideia bat izan, gustatu zitzaizkidan. Hauetatik bi
hitzaldi nabarmendu nahi nituzke. Alde batetik, “Proposamen artistikoetatik
pedagogikoa asaldatzea” hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidan. Esan ziguten
gauza bat buruan sartu zait: artea ez da bakarrik margotzea. Idazten,
telebistagatik… albisteak dakizkigu baina artearen bitartez ere, jakin
dezakegu. Beste aldetik, Maysun Cheikh Ali Mediavillak egindako hitzaldia asko
gustatu zitzaidan, azkenean esperientziak entzutean asko ikasten da eta
gainera, kasu errealak izatean askoz gehiago.
Otsailak 6an, tailerrak egin
genituen. Hiru tailer zeuden: ipuina, komikia eta antzerkia. Nik azken honetan
parte hartu nuen. Irrika asko sortu zitzaidan, pasaden astean, antzerki tailerra
egingo genuenei, korreo bat bidali zigutela hiru pare zapata ekartzeko, ez
zuela axola zer nolako tamaina zeukaten ez genituelako oinetan jarriko. Eguna
ailegatzean, hainbat gauza egin genituen: denon artean pilota lurra ez ukitzen
saiatu, lurra kristal hautsiak balira bezala ibili, plastiko batekin itsasoa
simulatu… Gauza asko egin genituen eta denak txunditu ninduten. Antzerki
tailerra zenez eta pertsona nahiko lotsatia naizenez, pixkat gaizki pasako
nuela uste nuen baina, ez nuen horrelako sentsaziorik eduki. Momentu oro lasai,
pozik eta lan egiteko gogoarekin sentitu nintzen. Lan asko egin genuen eta egia
esanda, Alexen laguntza asko animatu zigun aurrera joateko eta erritmoa ez
jaisteko. Azkenean, beste tailerretan zegoen jendea etorri zen eta haien
aurrean, goiz osoan praktikatutakoa aurkeztu genuen. Nahiko ondo geratu zen eta
bai nire taldekideak eta bai ni, egindakoarekin pozik geratu ginen.
Orokorrean, asko gustatu
zitzaizkidan bi egunetako jarduerak eta gogoarekin gelditu nintzen gehiago
ikasteko. Gustatuko litzaidake horrelako gauza gehiago egitea, oso
aberasgarriak iruditzen zaizkidalako.
Zoriontsu izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario