Duela aste batzuk, Tabakalerara joan ginen, han hainbat gauza ikusi eta ikasi genituen. Nire taldekoekin hainbat gauza partekatu genituen eta galdera batzuk erantzun genituen eta hurrengo lerroetan jartzen dizkizuet zuek ere jakiteko:
- Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
- Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera?
Gehien eragin digun esperientzia edo jarduera, alde batetik, L’Intrus erakusketako bihotz-taupaden arte lanaren istorioa eta emakumeen argazkiak izan ziren, eta bestalde, beste erakustetako haur baten janzteko prozesuaren argazki sekuentzia izan zen.
- Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?
Sentimendu desberdinekin egin dugu topo bisita honetan, esaterako; tristura, inpotentzia, frustrazioa… Gainera, konturatu gara gainerakoek gu bezalako sentimenduak zituztela, eta hori asko gustatu zaigu. Hauek, enpatikoak izateko eta besteen azalean jartzeko gaitasunarekin lotuko genituzke.
- Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu ze prozesua izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?
Erakusketak, aproposak iruditu zaizkigu injustizia sozialei buru gogoeta pertsonala egitera bultzatzeko. Tamalez, egoera hauek berrietan edo egunerokotasunean ikustera ohitutak gaudela konturatu gara, eta ez gara konturatzen gizartean daukaten eraginaz. Eta kasu honetan,arteak irudiaz haratago joatera ikasten lagundu digu.
- Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Taldekideengandik azpimarratuko genuke, lehen aipatu bezala, sentimendu antzekoak askotan konpartitzen ditugula, eta gure desberdintasunaren aurrean, askotan, berdinak garela.
Bukatzeko, esan beharra daukat asko gustatu zitzaigula eta desiratzen gaudela beste horrelako irteeraren bat egiteko!
Beste bat arte...
Zoriontsu izan!

No hay comentarios:
Publicar un comentario