Post honetan kulturari buruzko bi testuak irakurri eta landu ondoren, nire taldekideekin hainbat ariketa egin ditugu eta ondoren ipintzen ditut.
1. Zer da Euskal Kultura?
Guretzat Euskal kultura hainbat arlok biltzen ditu:
- Hizkuntza(euskara batua eta euskalkiak)
- Janzkera (baserritar jantziak, txapela..)
- Dantzak (euskal dantzak)
- Musika (Mikel Laboa, Xabier Lete….)
- Literatura (Etxepare, Axular, Atxaga, Lauaxeta...)
- Janaria (marmitakoa, pintxoak...)
- Ospakizunak (Santa Ageda, San Tomas, Korrika...)
- Kirolak (soka-tira, euskal pilota, arrauna...)
- Hizkuntza(euskara batua eta euskalkiak)
- Janzkera (baserritar jantziak, txapela..)
- Dantzak (euskal dantzak)
- Musika (Mikel Laboa, Xabier Lete….)
- Literatura (Etxepare, Axular, Atxaga, Lauaxeta...)
- Janaria (marmitakoa, pintxoak...)
- Ospakizunak (Santa Ageda, San Tomas, Korrika...)
- Kirolak (soka-tira, euskal pilota, arrauna...)
2. Kulturaren definizioa
Kultura ulertzeko bi ikuspuntu daude, estetikoa eta antropologikoa. Estetikoa, alderdi akademiko edota “kultoetan” ematen diren adierazpen artistiko eta intelektualen multzoari deritzo. Jakinduria eta adierazpen multzo batzuk erreproduzitzeko gai diren gizarteko sektore zehatz bati aplikatuko litzaioke “kultu” kontzeptua eta pertsona hauen gaitasun hori amankomunean dituzten ezaugarri batzuengatik izango lukete.
Definizio antropologikoaren arabera, talde sozial edota gizarte batek dituen ezaugarri espiritual, material, intelektual eta emozional bereizgarriak (estetikoak, ohiturak, ondasunak...). Bestalde, denboraldi batean edota gizarte baten adierazpen partikularren multzoari, zeinak zentzua ematen dion taldeko pertsona bakoitzaren existentziari.
Kulturaren funtzioak:
- Bizitzari zentzua ematen dio eta balio batzuk ematen dizkio pertsona bakoitzari. Kultura pertsona bakoitzak mundua interpretatzeko, gizartean munduari zentzua emateko, besteekiko erlazioen antolaketaren orientazio eta gizarteen arteko koexistentzia izateko prisma da.
- Identitate bektorea da. Kide izatearen zeinua da, izan ere, ezer baino lehen sozializazio, hezkuntza eta formakuntza bitartekoa izan da. Era honetan, ohitura eta transmisioa da.
- Besteak ikusteko era da, haiek pentsatzeko, taldearen partaide izanak, besteekiko harremanetarako arau batzuk izatea suposatzen du.
3. Kultura eta identitatearen loturak egin:
Identitateak bi pertsonen artean zein ezberdintasun eta antzekotasun dauden zehazten du. Berdina egiten du taldeekin, horregatik puzzle soziala osatzeko funtsezkoa da, bakoitza zein taldetan dagoen sailkatzen baitu.
Bi maila ezberdin daude identitatean: indibiduala eta sozial edo kulturala. Identitate indibiduala, pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela zehazten duten ezaugarri multzoa da. Identitate sozial edo kulturala, aldiz, giza talde bakoitzak zehazki dauzkan ezaugarri multzoa da, gizaki horiei batzen diena eta besteengandik ezberdintzen diena.
Aniztasunik gabe ezin litzateke identitaterik egon. Identitatea norbanako bakoitza bizi den lekuan dauden elementu multzoen identifikazioa denez, ezingo litzateke garatu ezberdina den beste pertsona baten existentziaren kontzientzia daukagun arte.
4. Zer da aniztasun kulturala, egun, nola ulertu dezakegu?
Kultur aniztasuna lurralde batean bi kultura edo gehiagoren presentzia da. Kultur aniztasuna gizarte demokratiko baten kategorian defendatu behar da, lurralde bereko kultura askoren existentzia dela eta, bestea aitortzea eta berdintasuna defendatzea.
5. Hezkuntza arloan zein izango da erantzunik egokiena eta zergatik?
Kulturartekotasuna izango da erantzunik egokiena. Gaur egun, kultura ezberdinetako jendearekin erlazionatu, bizi eta esperientziak partekatzen ditugunez, beharrezkoa da kulturartekotasuna egotea. Kultur ezberdinak ulertu eta errespetatzeaz gain, garrantzitsua da guztioi aukera berdinak ematea eta honekin, aberastasuna garatuko da (bai pertsonala eta bai kulturala).
Kulturarteko hezkuntzaren ereduak garrantzizkoak dira gizarte oso batean inklusioa lortzeko. Nagusiki, kultura desberdinen estrategiak, trebetasunak eta balioak irakatsi nahi ditu, hezitua den pertsona inguratzen duen errealitatea ulertu eta parte har dezan eskubide osoz.
Zoriontsu izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario