jueves, 7 de marzo de 2019

CURRICULUMA

Kaixo lagunok!

Gaur Haur Hezkuntzako Curriculuma aztertu ondoren, hainbat galderei erantzun eman diet eta zuekin partekatu nahi dut.


1    1. Zein da Haur Hezkuntzako xede nagusiena?

Xede nagusietako bat haurren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan, familiekin gertuko lankidetzarekin da. Erantzunkidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpena funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.

2. Nazioarteko mailan (UNESCO/Delors txostena, Europako Batzordea, …) oinarrizko lau zehar konpetentziak aipatzen dira. Euskal Erkidegoko curriculumean berriz bost ezartzen dira. Zein da bostgarrena?

Bostgarren konpetenzia, izaten ikasteko konpetentzia da.
3. Haur Hezkuntzako curriculumean bi eremu bereizten dira, zeintzuk?
Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua eta norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua.
4. Irakasleen profilean 11  puntu aipatzen dira. Zure ustez, aniztasunarekin zeintzuk dituzte lotura?

-       Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolek­tiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea.
-       Erantzukizun soziala duten profesionalak trebatzea, kritikoak baina proaktiboak eta sortzai­leak aldaketen aurrean.
-       Konpetentzien araberako ikuspuntua eta planteamendu orokorrak eta diziplinen artekoak sustatzea.
-       Trebetasun sozialei, arlo emozionalari eta, oro har, irakasle-lanari behar besteko arreta eskaintzea.
-       Langileen arteko lankidetza bultzatzea (berdinen arteko prestakuntza, sareak sortzea).  
5. Ebaluazioari begira, edozein ikasleak errepikatu dezake?
Ebaluazio jarraituan ikaslearen aurrerabidea ez bada egokia, indartze-neurriak ezarriko dira. Zailtasunak hauteman bezain laster hartuko dira neurri horiek, eta haien helburua izango da ikasleek, heziketa-prozesuan aurrera egiteko, ezinbesteko ikasketak eskuratuko dituztela bermatzea. Honekin batera, hezkuntza-premia berezia daukaten haurrei beste urte bat gehiago maila horretan geratzeko aukera ematen zaie, beti ere bere familiaren baimenarekin.

ERANSKINA: HAUR HEZKUNTZARAKO CURRICULUMA
6. Oinarrizko zehar-konpetentzia eta oinarrizko konpetentzia espezifikoaren definizioak eman.
Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak: bizitzako esparru eta egoera guztietan arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai esperientzia-eremuetan, bai eguneroko bizitzako gainerako egoeretan.
Oinarrizko konpetentzia espezifikoa:  Bizitzaren esparru eta egoerak sortzen dituzten arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren oinarrizko konpetentziak dira, eta esperientzia-eremuren batekin lotutako baliabide espezifikoak erabiltzeko premia dakarte. Esperientziaren eremuren batek berezko dituen egoerak barneratuta eskuratzen dira diziplina-konpetentziak. Funtzio anitzekoak eta transferitzeko modukoak dira, beste eremu batzuekin lotutako egoera-arazoak konpontzeko balia baitaitezke.
7. Oinarrizko zehar konpetentzien artean “Elkarbizitzarako konpetentzia” aipatzen da Curriculumean. Konpetentzia hau lantzeko ze irakaskuntza egoerak bultzatu behar dira?
Etapa honetan, familiatik eskolara igaroz, handitu eta zabaldu egiten da haurren ingurunea. Gizartean hartu-emanak izateko aukerak handitzen zaizkie, eta horrek bide ematen die pertsonekin harremanak izateko, lankidetzan aritzeko eta elkarrekin bizitzeko.
Ingurunearekin eta beste haur batzuekin hartu-emanak izanda, hurbileko duten inguruan integratuko dira eta, arian-arian, gai izango dira pentsamendu-prozesuak lantzeko, erabakiak hartzeko, arazo-egoerak ebazteko, errealitatea eta bizi duten mundua ezagutzeko, eta baliabide kognitiboak gero eta era landuagoan eta konplexuagoan erabiltzeko.
Hori horrela izango baldin bada, egoera hauek planteatu behar zaizkie haurrei: norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoe­rak; taldean ikasteko eta lan egiteko egoerak, nork bere gain hartzeko norberari dagozkion ardurak eta elkarlanean aritzeko helburu komun bati begira; giza eskubideei dagozkien printzipio etikoak eta bizikidetzarako gizarte-aztura oinarrizkoen ondoriozko arau sozialak betez jokatzen ikasteko egoerak; eta gatazkak
8.  Oinarrizko konpetentzia espezifikoen artean, nola definitzen da konpetentzia sozial eta zibikoa?
Haurrek gizarte-errealitatea ulertzeko bidea urratzen dute familian eta eskolan prestutasunez, errespetuz, elkarlanean eta ekimenez parte hartzen dutenean, genero-diskriminaziorik gabe. Honako jardun hauek landu behar dira bizikidetzarako trebetasun sozialak eskuratzeko gizarte plu­ral eta demokratikoetan: norberaren inguruko esparru guztietan gogoz eta arduraz parte hartzea, jokabide egokiak eta desegokiak bereiztea, gatazkak bide baketsuetatik konpontzea, norberaren iritziak adierazi eta defendatzea, eta gainerako pertsonen iritziak errespetatzea.
9. Haurrek errealitatea ulertzeko moduak asko mugatzen du konpetentzien garapena. Ziklo bakoitzean (0-3 eta 3-6), zeintzuk dira abiapuntu nagusienak?

Adin horretako haurrek errealitatea ulertzeko duten moduak baldintzatu egiten du oinarrizko konpetentzia guztien, zehar-konpetentzien eta konpetentzia espezifikoen, garapena.
Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza da mundua arakatzeko eta esperientziak izateko abiapuntua. Adin horietan eratzen dira errealitatea ulertzeko oinarriak, eta eratze-prozesu horretan, espazioak, denborak, kausalitateak, erritmo biologikoek, plazerak, minak eta beste alda­gai ugarik osatutako erreferentzia-esparrua eraikitzen da. Prozesu horretan, bere nortasun soziala deskubritzen du haurrak, eta komunikaziorako modu askotarikoak lantzen ditu.
Prozesu horretan, garrantzitsua da zaintza, afektu eta komunikazioko jarraibideen ildotik des­kubritzea norberaren nortasun soziala, eboluzio-egokitzapenak biltzen eta jarraibide kultural konkretuak islatzen diren bitartean.
Adin horretako haurrentzat, jolasa eta esperimentazioa dira garapeneko eta ikasteko prozesua­ren ardatza eta motorra.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloan (3-6 urte), jolasarekin eta esperimentazioarekin batera, haur-ipuinak eta haurren narrazioak eta elkarrizketak dira, besteak beste, garapeneko eta ikasteko prozesuaren ardatza eta motorra. Urte horietan, ingurunearen ezagutza eta gizarte-harremanak handitzen dituzten heinean, nabarmen hobetzen dute ahozko hizkuntzaren bidezko komunikazioa.
Errealitatea ulertzeko modu horiei erreparatu behar zaie, bai ikasteko egoerak hautatzeko, bai ikasitakoak integratu edo biltzeko egoerak hautatzeko. Eguneroko bizitzako egoeren familia batzuk adieraziko ditugu adibide moduan. Egoera horiek konplexutasun mailaren bat dute, eta haurrak batera edo modu integratuan erabili behar ditu zenbait trebetasun, ezagutza eta estrate­gia, arazo-egoeraren bat eraginkortasunez ebazteko.
- Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera eremuarekin lotu­tako egoeren familiak: atsedena-erlaxazioa, loa, garbitasuna, elikadura, jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa, kanpoko ekintzak, tradizio kulturaleko jarduerak...
- Komunikazioa eta adierazpena eremuko egoera-familiak: ipuinak, bildumak, poesia, hitzen kateak, erritmo-jolasak, antzerkia, adierazpen grafikoak...
- Esperientzia-eremu guztiek komunak dituzten egoeren familiak: sarrera eta irteerako errituak, batzarrak, txokoak, lantegiak, ordenagailua, arbel digitala, proiektu txikiak…
10. Eremu ezaugarriak kontuan hartuz aniztasunarekin zer ikusirik dituztenak identifikatu.
- Errealitatearen eta bere buruaren gaineko irudi konkretu bat osatu behar du haurrak, ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak landu behar ditu eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izan behar ditu haren elementuekiko.
- Haurrak diferentziak ageri ditu bere buruaren eta gainerako pertsonen artean, baita haurraren beraren eta inguruan duen errealitatearen artean ere, eta egoera horrek, ondorioz, gero eta independentzia handiagoa ematen dio, arian-arian, pertsona helduekiko.
- Loturak sortuko dituzte pertsonekin eta konfiantza, enpatia eta atxikimenduko jarrerak landuko dituzte, haien sozializazioaren oinarri direnak. Partaidetza, lankidetza, negoziazioa eta gatazka dira gizarte-harremanen oinarri, eta aukera paregabea ematen dute gizarte-ikaskuntza, pertsonen arteko harremanak eta bizikidetza lantzeko.
- Kultura-aniztasunaren bidez, gizarte-usadio eta -ohitura askotarikoak eta haien inguruneko kultura-eremuak ezagutzen dituzte haurrek, ikuspegi ireki eta integratzailearekin. Hori horrela, gizartean ageri diren kulturen molde eta adierazpen ugari ezagutuko dituzte haurrek, eta onarpen, errespetu eta balioespeneko jarrerak landuko dituzte kultura horiekiko

11.  Zeintzuk dira edukin multzoak? (bi zikloetan berdinak, azaldu gabe).
- Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.
- Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta aztertzea), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab.).
- Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).
- Ideiak sortu eta adieraztea.
- Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.
- Plangintzan erabakitakoa betetzea edo, beharrezkoa baldin bada, doitzea.
- Egin eta betetako plangintza balioestea eta hura hobetzeko proposamenak egitea.
- Lortutako emaitza komunikatzea.
- Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
- Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
- Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.
- Gatazkak kudeatzea.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
12.  Zenbat etapako helburu daude 1. eremuan?
Hauek dira, etapa honetan, «Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera» eremuko helburuak:
- Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.
- Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
- Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
- Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
- Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
- Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.
- Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena balioestea, eta, arian-arian, haiek informazioa eskuratzeko, ikasteko eta plazera lortzeko erabiltzea.
- Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.
- Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta orekatuagoan.

13.  Ebaluazio irizpide eta adierazleen artean espazio eta denbora kontzeptuak lantzen dituztenak azaldu.
- Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
- Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.
- Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea eta aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita.
- Oinarrizko denbora-nozioak erabiltzen ditu bere egitekoak antolatzeko eta gertakarien segida adierazteko.
- Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta.

14. Metodologia aldetik aipatzen diren sei ardatz nagusienak aipatu eta horietako bat komentatu (zuretzat inportantena edo gustukoena, …)

HAUR HEZKUNTZA, EGINKIZUN PARTEKATUA.

SEGURTASUN AFEKTIBOA.

ANIZTASUNAREN ZAINTZA.

HEZITZAILE TALDEAREN ESKU-HARTZE ESTILOA.

IKASTEKO TESTUINGURU ASKOTARIKOAK ANTOLATZEA.

EBALUAZIOA: PROZESUEN BEHAKETA.

Niretzat nahiz eta denak garrantzitsuak izan, segurtasun afektiboaren ardatza garrantzi asko dauka. Haurra afektiboki ez baldin bada seguru sentitzen, ez da seguru sentituko besteekin harremanetan jartzeko, irakasleari behar duen konfidantza emateko ,etab. Azken finean, beste ardatz guztiak aurrera eramateko, segurtasun afektiboa ez baldin bada landu, beste guztia ezingo da guztiz aurrera eraman.

Resultado de imagen de aniztasuna

Zoriontsu izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario