ESPAZIOA EZAGUTZEKO JOLASAK
LAS FIVE 5.TALDEA
Egileak: Aguado, Ane
Arretxe, Janire
Ausin, Nerea
Cabrejas, Haizea
Cuevas, Aroa
GA.1.
Ostiralean, klasean landutako hirugarren gaia “espazio eta denbora” amaitu genuen, eta honen harira, espazioa lantzen duen joko bat analizatzeko aukera izan genuen; gure kasuan Topoprimo jokoa aztertu genuen.
Topoprimo jokoan, paisaia ezberdinak daude: hondartzako irudia, belardi baten irudia, etxearen irudia eta azkenik, traktorearen irudia.
Irudi bakoitzak, bi tablero tamaina desberdinetan isladatuta daude: sei txiki eta handi bat. Tablero txikietan, pertsonaiak eta objektuak paisaian era desberdinetan agertzen dira kokatuak, eta handia hutsik dago, norberak nahi duen lekuan jarri ahal izateko piezak, edo tablero txikiak kopiatu eta irudia erreproduzitu ahal izateko. Tableroak eta piezak, magnetikoak dira, beraz, bakarrik itsasten dira. Hobeto ulertzeko, jarraian jokoaren zenbait argazki ipini ditugu:
Jokoaren kaxan, bi urtetik aurrerako haurrentzat diseinatuta dagoela dio. Gure ustez, adin egokia da haurrak espazioaren kudeaketarekin hasteko. Horrez gain, adinaren arabera, jokoa modu ezberdinetan erabili dezakete eta horregatik, bi urtetik aurrerako haurrentzat egokia iruditzen zaigu.
Gure iritziz, joko honetako materiala haur txikiek maneiatzeko sinplea eta ulertzeko erraza dela iruditzen zaigu. Alegia, pieza handiak eta marrazki sinpleak dituzten figuraz osatzen den jokoa denez, haurrek erraz manipulatu dezaketela uste dugu.
Teoriari dagokionez, haurraren lehen non eta noiz, etxea eta familiarekin lotzen ditugu, eta hauek bideratzen dute kanpoko estimuluak jasotzea eta haurrak bere burua eta bestelako objektuak desberdintzen hastea. Haurrentzat, espazioa eta denbora kontzeptu oso abstraktuak dira, eta hauekiko garatzen dituzten bi pentsamenduak egozentrismoa eta sinkretismoa dira.
Egozentrismoari dagokionez, haurrek haien ikuspuntutik soilik ulertzen dute mundua, artifizialismoa (naturalki edo artifizialki egindakoa ez bereiztu), finalismoa (helburuak eta ondorioak ez bereiztu) eta animismoa (biziduna eta bizigabea ez bereiztu) ondorioztatuz.
Sinkretismoari dagokionez, mundua osotasunean ulertzen dute, ez dituzte gauzen
arteko mugak bereizten, haientzat dena globala eta nahasia da eta. Honen ondorioa errealismoa da, objektuaren berezkoa eta itxurazkoa dena desberdindu gabe.
Jolas hau, Piaget-ek sailkatutako etapa topologikoan kokatuko genuke gehien bat. Izan ere, erlazio topologikoaren bidez ulertu dezakete espazioa: hurbil-urruti, barruan-kanpoan… Eta etapa proiektiboan ere kokatuko genuke, hau da, haurrak ikuspuntu jakin batetik perspektiba lantzen du eta erlazio espaziala erabiltzen du espazioa ulertzeko: aurrean-atzean, goian-azpian, ezkerrean-eskuinean…
Joko honi, alde positiboak baita negatiboak ere aurkitu dizkiogu. Alde negatiboekin hasteko, haurrek manipulatzeko orduan pieza txikiak galtzeko errazak direla uste dugu, eta ez du gehiegizko kooperazioa bultzatzen, izan ere, haur asko badira, gertatu daitekeelako denek parte hartzeko aukera ez izatea, eta elkarren artean gatazka sortzea.
Alde positibo bezala, espazioari dagozkion kontzeptuak lantzeko modu erakargarri eta erreza dela uste dugu. Kontzeptu asko lan daitezke, piezak era batean edo bestean kokaturik: eskuin, ezker, gora, behera, zutik, etzanda, barruan, kanpoan, azpian, gainean, ondoan…
Jokoa aztertu ondoren, erabiltzeko hiru aukera hauek proposatuko genizkieke haurrei:
1. Irakasleak paisaia handia betetzea eta haurrei pertsonaien kokapenari buruz galderak egitea. Adibidez: non dago txakurra? Etxearen barruan edo kanpoan?/Mutila non dago? Zuhaitzaren eskuinean edo ezkerrean?
2. Haurrak tablero txikietako ereduak, handian erreproduzitu.
3. Haurrek modu aske batean tablero handian piezak ipini eta ondoren, horretan oinarrituz galderak egitea.
Amaitzeko, klasean landu duguna kontuan hartuz, behintzat gure jolasa haurrentzat abstraktua den espazioaren kontzeptua lantzeko egokia dela uste dugu. Aipatu bezala, piezak manipulatu eta erabiltzeko egokiak direla iruditzen zaigu, nahiz eta haur asko badira, zailtasunak egon daitezkeen. Horretaz gain, kontzeptua ulertu ahal izateko erosoa eta haurrak irakaslearekin edo haien artean dibertitzeko egokia da. Bestalde, uste dugu jolasa askotan erabili beharko litzatekeela, haurrek ondo ulertu ditzaten kontzeptuak, eta bakarrik jolastu eta ikasi ahal izateko. Egia da, behin kontzeptuak ulertu eta ikasten dituztenean, jokoa aspergarria izan daitekeela haurrentzat, errepikakorregia. Baina piezak nahi dituzten lekuan jartzeak, nahiz eta behin eta berriz jolastu, jokoa desberdina izatera bideratzen duela. Gustatuko litzaiguke gainontzeko jokoak ere probatu eta aztertzea, bestelako jokoetan nola lantzen diren eta kontzeptu hauek lantzeko egokiena zein den jakin ahal izateko.
Zoriontsu izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario